Atzerako martxa lantzen

•otsaila 10, 2011 • Utzi erantzun bat

Irudiotan Bart Bellon hezitzaile belgiarra lanean. Ariketan Thor izeneko bere txakurra ageri da atzerako martxa eginez nagusiari begirada galdu gabe. Bellonen lan guztiak bezala exekuzio ikusgarria erakusten digu.

Adimena lantzen

•urtarrila 30, 2011 • Utzi erantzun bat

Erreskate lanak zakurrekin egiten diren beste kirol batzuekin alderatzen badugu desberdintasun garrantzitsua topatuko dugu. Izan ere, zakur-kiroletan zer gertatuko den aldez aurretik ezaguna da bai zakurraren nagusiarentzat bai eta zakurrarentzat berarentzat ere. Horregatik mekanizazioa bezalako esamoldeek esanahi zehatza dute, animaliak gorabehera handiegirik gabe zer gertatuko den aurreikus dezake eta ondorioz horretarako prestatu. Erreskatean ordea, neurri handi batez ez da hori gertatzen. Hau da, animaliari lan-sekuentzia bat eskaintzen zaio normalean gertatu ohi direnak erakutsiz baina, biktima bakoitza mundu bat da eta ezinezkoa da zakurra gertata litekeen guztirako prestatzea. Gauzak horrela, erreskate modernoak zakur proaktiboak bilatzen ditu, hau da, gertaera antzekoetan erantzun egokiak emango dituen animalia bilatzen da. Beraz, gertaerak kudeatzen erakusten zaio eta ez hainbeste gertaera zehatzetan erantzun ezagunak ematen.

Helburu hori lortzeko adimena landu beharra dago. Gure kasuan, zakurrak aldez aurretik inoiz ezagutu ez duen egoera batean jartzen dugu eta zain gelditzen gara, sortzen dituen portaerak aztertzen. Ondoren, portaerak modulatu egiten ditugu gure gustuen baitan eta animaliak egoerak kudeatzen ikasten du. Portaeren sorkuntza zenbat eta gehiago esperimentatu orduan eta azkarragoa da eta horrela adimena lantzen dugu. Lan lerro horrek emaitza oso politak eskaintzen dizkigu biktimaren aurkikuntzak zailtasunak dituenean, hau da, animaliak inoiz entrenatu ez duen gertaera bat topatzen duenean. Denak balio du, zuen irudimena eta zakurraren gogoa dira mugak. Bideo honetan, lan horren adibide bat besterik ez duzue idea bat egin dezazuen.

xede-jostailua agerian iman bitartez

•abendua 26, 2010 • Utzi erantzun bat

Hona hemen beste teknika bitxi bat. Izan ere, iman sistema baten bitartez, pelota gorputzeko edozein lekutan jartzeko aukera dugu. Egokia izan daiteke gutxienez bi arazo zuzentzeko, alde batetik, animaliaren kokapen zehatzago bat lotzeko gertuko portaeratan eta bestaldetik, saria ez ateratzeko beti leku beretik. Arriskutsu xamarra iruditzen zait imanaren tamaina irentsi dezaketelako pilotari gogor eutsiz gero baina, tira! pentsatzen dut bereziki indartsuak izango direla hori ez gertatzeko. Bideoan ikusten denez rebierrean jartzeko ere erabiltzen dute eta hori bai praktikoa iruditzen zait zakurra ez dadin geratu pilota bilatzen ez dagoenean. Horrela jarrita, nahikoa izango da betiko lekuenez dagoela ikustea hurrengo rebierrera ateratzeko.

Bere alde du ez dela zaila norberak egitea, beraz, zuen esku gelditzen da probatzea.

Viking x C´Odin. Txakurkumeak lehen aldiz zapian

•abendua 20, 2010 • Utzi erantzun bat

Egunak aurrera doaz eta txakurkumeak gero eta handiagoak dira. 30. egunean hasi ziren hozka egiten, haiek beren kabuz. Harrez geroztik, gero eta maizago eta intentsitate handiagoz ari dira. Aurreko larunbatean talde osoarekin batera entrenatzen egon ziren Untzueko inguruetan. Lehen aldiz kotxean, zakur helduak, leku berria… Tira! gauza berri asko baina, hala ere beti prest agertu ziren mugitzen zen orori hozka egiteko. Taldea oso homogeneoa da bai fisikoki bai eta psikikoki ere. Gabinok lan handia egin du haiekin, lehendabizi estimulazio neuronalaren bitartez eta gero ere ingurune aberatsa eskaintzen. Ea gladiadore txiki hauek zerbait izatera iristen diren, horixe opa nahi diegu lerro hauetatik.

Mont Blanc 2004

•abendua 6, 2010 • Iruzkin 1

3 eguneko jardunaldia zakurrek baldintza gogorretan nora erantzuten duten jakiteko. Bihotzaren aktibitatea eta beste azterketa batzuk egin zituzten beheko mailan eta gero altueran zer aldaketa gertatzen zen aztertu zuten. Aztertzaileen artean Dominique Grandjean ikus daiteke, zakurren aldaketa fisikoak ikertzen urte luzez aritutako gizona, Pariseko sihuiltzailea dena, albaitaria eta zakurzale ezaguna. Bere garaian Royal caninek atera zuen liburu gogoangarriaren egileetako bat da Grandjean.

Hona bigarren partea

Trebezia ikusgarria

•abendua 6, 2010 • Utzi erantzun bat

Hemen duzu Holandako hainbat artzain zakur beren trebezia erakusten leku biziki zailetan mugitzen direnean. Animaliek bideon ikusten dena egin ahal izateko fisikoki ongi egon behar dute baina bereziki azpimarragarria da beren oreka psikikoa. Ikusiko duzuenez, altuera handian dabiltza eta gainera mugitzen diren ohol estuetan. Bada, hori egin ahal izateko ordu asko behar dira eta oreka psikiko handia duen zakur bat. Gure artean Ronda de Havrevingens dugu lanean. Hori ere, Holandako artzain zakurra eta psikikoki oso orekatua. Lan on bat ikusten dela iruditzen zaigu, beti da atsegina horrelako zakurrak ikustea, bai horixe!!

NVBK

•azaroa 22, 2010 • Utzi erantzun bat

Zakurrak laneanikustearen plazerrarengatik ekarri dugu bideo hau hona. Hala ere, azpimarratu nahiko nuke erreskatean aritzen garenontzat bideoan ikusten den ariketa asko oso kontuan hartzekoak direla benetan zakur proaktiboak nahi naditugu. Jauziez gain, figurantearekiko gogoa ere erreskatean aritzen den zakur askok balu eraginkorragoak ginateke dudarik gabe.

Hervé Mavuangaren teknikak zakurrari izkin egiteko

•azaroa 22, 2010 • Utzi erantzun bat

Hervé Mavuanga figurante indartsu eta azkarra, bere izaera bereziaz aparte badu zer irakatsi dudarik gabe. Egia esan denek ez dute bere indarra eta berari ikusiz erraza ematen duen hori kosta egiten da dezente praktikan jartzea. Bideo honetan figuranteak entrenatzeko teknikak erakusten dizkigu eta argi aski ikusten dira praktikan ari den figurantearen nekeak ikasitakoa praktikan jartzeko. Edozein kasutan praktikatu nahi duenarentzat bideo interesgarria da.

Top Gun des Plaines de Thierache eta bere ondorengoak

•azaroa 22, 2010 • Utzi erantzun bat

Top Gun des Plaines de Thierache

Top Gun des Plaines de Thierache Patrice Foucaulten zakurra da. Hainbat aldiz podiumeko gailurrean egondako Loubard des Loups Mutinesen seme honek ez du jada txapelketetan parte hartzen. Beraz, oroimenerako gelditzen da bere abiadura eta teknika. Baina, beste txapeldun batzuei gertatu bezala bere ondorengoei buruz hitz egiteko garaia da. Izan ere, asko izan dira Top Gunekin egindako elkarketak eta beraz, badugu aukera bere emaitzaren ezaugarriak zein diren ezagutzeko. Asmo horrekin, hau da, Top Gunen ondorengoak hobekixeago ezagutzeko helburuarekin, alegia, ekarri dizkizuegu honako bideo hauek. Bertan, Top Gunen semeak aurkituko dituzue, gehienak Saga de la Cité des Foucault izeneko emearekin izandakoak (Apache, Chabal eta Balko). Hona hemen beraz:

Chabal de la Cité des Foucault (Top Gun x Saga de la Cité des Foucault))

Balko de la Cité des Foucault (Top Gun x Saga de la Cité des Foucault)

Apache de la Cité des Foucault (Top Gun x Saga de la Cité des Foucault)

Colt au Paradis D´Orsy (Top Gun x Bridget au Paradis D´Orsy)

Bakari (Top Gun x Tosca del Fiumicino)

Frantziako ringera ere klikerra iritsi da

•azaroa 18, 2010 • Utzi erantzun bat

Irudiotan Marc Villain duzue hainbat aldiz Frantziako ring finaletan aritutakoa, batzuetan bi zakurrarekin gainera, Virus du Musher eta Us´ton du Calvaire aux Acacias. Dudarik gabe, goi mailako hezitzailea da Villain. Bada bideotan klikerra erabiliz ikusiko duzue. Duela gutxi Etienne Duplan izan dugu gurekin eta berak komentatu zigun jendea hasita zela klikerra erabiltzen ringean. Hona hemen, beraz, lan horren eredu bat.

Bideoak segida du beste honekin.