Buran beltza

Elur-ekaitz latza ,haize gogorrek eragindakoa. Buranaren haizeak oso hotzak dira eta elurra, izotz kristalak eta bisutsa ugari garraiatzen dute. Ikusmena erabat eragozteko gauza dira haizeok. Ipar-ekialdetik jotzen duen haizea da, Siberian eta Mongolian maiz gertatzen dena.

 Inguru horietan beldurra sortzen duen haizea da. Haize iraunkorra da, jotzen hasten denean hainbat astez jotzen egon daiteke jo eta jo.