Adimena lantzen

Erreskate lanak zakurrekin egiten diren beste kirol batzuekin alderatzen badugu desberdintasun garrantzitsua topatuko dugu. Izan ere, zakur-kiroletan zer gertatuko den aldez aurretik ezaguna da bai zakurraren nagusiarentzat bai eta zakurrarentzat berarentzat ere. Horregatik mekanizazioa bezalako esamoldeek esanahi zehatza dute, animaliak gorabehera handiegirik gabe zer gertatuko den aurreikus dezake eta ondorioz horretarako prestatu. Erreskatean ordea, neurri handi batez ez da hori gertatzen. Hau da, animaliari lan-sekuentzia bat eskaintzen zaio normalean gertatu ohi direnak erakutsiz baina, biktima bakoitza mundu bat da eta ezinezkoa da zakurra gertata litekeen guztirako prestatzea. Gauzak horrela, erreskate modernoak zakur proaktiboak bilatzen ditu, hau da, gertaera antzekoetan erantzun egokiak emango dituen animalia bilatzen da. Beraz, gertaerak kudeatzen erakusten zaio eta ez hainbeste gertaera zehatzetan erantzun ezagunak ematen.

Helburu hori lortzeko adimena landu beharra dago. Gure kasuan, zakurrak aldez aurretik inoiz ezagutu ez duen egoera batean jartzen dugu eta zain gelditzen gara, sortzen dituen portaerak aztertzen. Ondoren, portaerak modulatu egiten ditugu gure gustuen baitan eta animaliak egoerak kudeatzen ikasten du. Portaeren sorkuntza zenbat eta gehiago esperimentatu orduan eta azkarragoa da eta horrela adimena lantzen dugu. Lan lerro horrek emaitza oso politak eskaintzen dizkigu biktimaren aurkikuntzak zailtasunak dituenean, hau da, animaliak inoiz entrenatu ez duen gertaera bat topatzen duenean. Denak balio du, zuen irudimena eta zakurraren gogoa dira mugak. Bideo honetan, lan horren adibide bat besterik ez duzue idea bat egin dezazuen.

~ egilea: buranbeltza on urtarrila 30, 2011.

Utzi iruzkina