Ringaren artea. Daniel Debondewu

Zoritxarrez ez da ohikoa izaten hezitzaile onenek beren hezitze tekniken berri idatziz ematea. Azken aldi honetan, oso modan jarri dira seminarioak eta mota guztietako ikastaroak, baina, idatzi, ez da asko idazten egia esan. Ikusentzunezkoen garaian bizi gara eta joera handiagoa dugu irudiak hartzeko idazteko baino. Edozein kasutan, egon badaude salbuespenak nahiz eta aintzinakoak izan. Horietako bat Daniel Debondewu da. 1980an Frantziako ring txapelketa eskuratu zuen “Lento de los montes de Leon” izeneko zakurrarekin, artzain zakur alemana, 81ean, 82an, 83an eta 84an txapelduna izan zen “Othar de la Noaillerie” zakurrarekin eta 85ean “Tino de la Virginie”rekin, azken biak malinoisak. Ikusten duzuenez sei urtez txapelduna segidan hiru zakur desberdinekin. Marka ederra, dudarik gabe.

Danielek “L`art du Ring” izeneko liburua idatzi zuen erabiltzen zituen teknikak azalduz. 1986an argitaratu zen lehen aldiz eta aspaldi agorturik egon da. Liburua frantsesez idatzia da eta bertan bere heziketa sistemaren oinarrizko zutabeak azaltzeaz gain ariketaz ariketa nola jokatzen duen azaltzen digu. Urrun dago 1986a eta harrez geroztik teknikak aldatu dira baina, edozein kasutan oso interesgarria da irakurtzea. Beste inork ezer idatzi arte Debondewuren liburu honekin gelditu beharko dugu.

Liburua doan jaitsi ahal duzue arestiko tituluan klik eginez.

~ egilea: buranbeltza on uztaila 21, 2011.

Utzi iruzkina