Ulko des Guerriers du Crepuscule

Ringeko finaletan aritutako zakurra da Ulko, Briven eta Touqueten ikusi ahal izan dugu, Campagnen ere aritutakoa da arrakasta handiz. Bere aita Reno de la Vallée de Montvaux eta bere ama Savanne des Guerriers du Crepuscule dira. NIre ustez oso irizpide egokiz apustua egin dute artzai alemanaren tamaina zertxobait txikitzeko eta horrela abiadan irabazi dute. Zakur lasaia ringetik kanpo zelaian sartzen zenean bere onena ematen zuen. Konturatuko zineten iraganean idazten ari garela kronika hau, izan ere, berriki jakin dugu Ulko hil egin dela. Post erabili nahiko genuke omenaldi txiki bat egiteko zakur handi honi eta animatu nahiko genituzke artzai alemanaren munduan ibiltzen diren hezitzaileak ringerako egokiak diren gorpuzkerak bilatzeko, arrazaren aldekoa izan daitekeela uste dugu eta.

~ egilea: buranbeltza on ekaina 21, 2011.

Utzi iruzkina