Viking eta C´Odinen zakurkumeak gure artean daude jada

Pasa den larunbatean, azaroaren 5ean, alegia jaio dira Viking du Chemin du Chenil de la Tour eta C´Odin du Banc des Hermellesen zakurkumeak. Osotara, 10 zakurkume izan ditu, 5 ar eta 5 eme. Dagoeneko erdiak baino gehiagok badu jabe berria eta zakur-lanean bide arrakastatsua izatea opa nahi diegu lerro hauetatik.

Momentuz ez dute 2 egun besterik baina, espero genuen bezala Vikingen kolorea hartu dute denek. Alor psikikoan ere, aitak eta amak dituzten doaiak heredatuko dituztela erabat ziur gaude. Aurrerago zakurkumeek aurrera egiten duten neurria bideoren bat jarriko dizuegu animalien garapena ikus eta balora dezazuen. Momentuz, hona hemen taldearen argazki bat.

~ egilea: buranbeltza on azaroa 8, 2010.

Utzi iruzkina