Etienne Duplan

Asteburu honetan ospe handiko ring hezitzailea den Etienne Duplanekin entrenatzeko aukera izan dugu. Duplan ring finalista eta hezitzaile paregabea izateaz aparte “loups de Genain” izeneko afijoaren arduraduna da. Malinoisak sortzen ditu orain nahiz eta lehenago artzain zakur alemanak sortzen zituen. Hona hemen La Puy en Velayko finalean izan zuen parte hartzearen bideoa. Bereziki azpimarragarria da animaliaren abiadura ersoetan, zinez zakur azkarra baita.

Aipatu nahi dizuet azken finalean, Mauguiokoan alegia bere zakur bat aritu zela “Vandal des loups de Genain”. Oso ikusgarria izan zen objektuaren zaintza lurrean etzanda egiten baitu. Oso gutxitan ikusten den ariketa. Merezi du ikustea oso bitxia baita. Finaleko irudiak ez ditut oraindik lortu, beraz, hona hemen entreno batean filmatutakoa.

~ egilea: buranbeltza on Iraila 28, 2010.

Utzi iruzkina