Bart Bellon

Aurreko astean Pererekin izan genuen saioan Bart Bellon aipatu zigun. Bere lana ezagutu nahian bideo bila jo dugu eta egia esan lan bikaina egiten duela aitortu behar da. Oraingoan Frank Rottlebekin ari da, bikain biak. Dudarik gabe ezagutu beharreko hezitzailea da Bart. Hona hemen bideoa:

Beste bideo bat jarriko dizuet bakarka nola lan egiten duen ikus dezazuen. Izan ere, kainabera itxurako hori maiz erabiltzen du bakarrik lan egin ahal  izateko animalia kaltetu gabe lepotik tira eginez. Bestalde aurreko bideoan ikusi bezala pelota jaurtitzailea ere maiz erabiltzen du. Biak ala biak bakarka lan egiteko pentsatuta daude eta saria behar den unean eskaintzea ahalbidetzen dute.

Bukatzeko ikastaro baten irudiak:

~ egilea: buranbeltza on Iraila 16, 2010.

Utzi iruzkina