Pere Saavedra

2000. urtean munduko txapelduna Helsinkin Agilityn, mundu mailako 10 txapelketetarako hautatua, 4 aldiz Espainiako txapelduna kirol berean, 2003.Lievineko  munduko txapelketan  taldeko txapeldun ordea etab luze bat maila baxuagoko beste txapelketa batzuetan. Izan ere, sariz beteriko ibilbidea.

Asteburu honetan Pere Saavedrarekin entrenatzen egon gara, ikastoro bat eskaini digu asteburu osoan zehar. Urrun dago bere lana guk egiten dugunetik baina, beti dago zerbait ikasteko. Bereziki interesgarria iruditu zait estresaren inguruan duten ikusmoldea. Esan nezake askotan gehiegizko kezka iruditu zaidala baina, dudarik gabe kontuan hartzeko gaia da zakurraren eraginkortasuna hezkuntza prozesuan handitu nahi badugu.

Zakurrekin egindako ariketak lantzeko nagusiki animaliaren adimena landu behar da eta horrek badakar eskema oso bat lanerako. Eskema horretan, klikerra da portaerak sortzeko tresna nagusia baina, edozein kasutan, oso garbi utzi zuen tresna ahal bezain pronto desager dadin lan egin behar dugula. Hori dela eta, behin portaera eraiki ondoren zer nola jokatu behar den azaldu zuen argiki. 2. eta 3. mailako seinaleak eraikitzen ditu behin klikerra erabiltzen ez duenean animaliaren arreta eta motibazioa mantentzeko. Kasu horretan nagusiarekiko loturak jokatzen duen zeregin garrantzitsua azpimarratu zuen.

Garrantzi berezia eskaini zion gaizki egindakoa ohartarazteari. Izan ere, zigorra izatera iritsi gabe zakurra gaizki ari denean ohartarazteko seinaleak erabiltzearen aldeko agertu zen.

Asteburu berezia, dudarik gabe, normaleran lantzen dugun alor instintiboa bazter utzita animalien adimena nola landu aztertu ahal izan genuen. Ongi aski ikusi genuen emozioa eta instintoa baztertzea ezinbestekoa dela bere lanean eta gurean ordea, une instintibo eta emozional handiak klikerrarekin lantzeko ezintasuna nabarmen ikusi genuen. Edozein kasutan, esperientzia polita eta ikasteko aukera.

~ egilea: buranbeltza on Iraila 14, 2010.

Utzi iruzkina