C´Odin du Banc des Hermelles

C´Odin du Banc des Hermelles erreskate lanean aritzen den zakur emea da. Afijoak adierazten duen bezalaxe André Lemonnier eta Marina Frinen zakurra da. Bere aita Perry du Banc des Hermelles da eta bere ama ordea, Virgine du Sejour de la petite Saule. Perry eta Rios dira hazitegi horretan maiz erabiltzen diren bi zakurrak, biak etxekoak. Oso urrunera joan gabe aurten Mauguion jokatu den finalean Perryren seme bat zegoen, Vadie du Banc des Hermelles, alegia. Selektiboetan finaletik gertu aurten bertan Perryren beste seme bat ere ikusi dugu, Viper du Banc des Hermelles. Beraz, aztertu nahi duenarentzat ez da zaila izango Perryren seme-alabak goi mailako lanetan ikustea.

C´Odin du Banc des Hermelles zakur oso osoa da. Erritmo handiz lan egiten du eta iraunkortasun izugarriz mota guztietako inguruetan. Berdin aritzen da ingurune zabaletan eta hondakinetan. Ez du kontzentrazioa galtzen eta helburua lortu arte independentzia handiz lan egiten duen zakurra da. Oso esanekoa da, nagusiarengandik hurbila.

Zaunkari ona da erritmoaren ikuspuntutik baina, zaunka ozenagoa eskertuko litzateke. Kondukzio gertuak egiten ditu, errespetu handikoak eta jostari nekaezina da. Heziketaren ikuspuntutik, positiboki hezitutako zakurra da klikerraren bitartez, beraz, ikutu gabea da. Hala ere, esan liteke ez dela zakur sentibera, zigorraren aurrean kikiltzen diren horietakoa. Oinazeari eusteko gaitasuna du, horregatik mugitzen da ongi hondakinetan.

Beste zakurrekin soziablea da oso. Ohitua dago besteekin batera lan egiten eta ez du inoiz inolako arazorik izan gai horrekin.

Bere nagusia Gabino Huizi da, hezitzaile tafallarra. Berriki, irailaren 6an, hain zuzen ere. Viking du Domaine du Chenil de la Tour eta C´Odin du Banc des Hermelles gurutzatu dituzte. Inork argibiderik nahi izanez gero Gabinoren telefono mugikorrera dei egin dezake. Hona hemen: 630 674 782

~ egilea: buranbeltza on Iraila 6, 2010.

Utzi iruzkina