3 ahizpak

Bideoan ikusi dituzuen zakurrak Top Gun des Plaines de Thierache izeneko zakur ospetsuaren alabak dira. Baten ama Saga de la Cité des Foucault da eta Elar eta Ekinena ordea, Uranium de la Cite des Foucault. Bi amak ahizpak dira eta oso ezagunak zakur interesgarri asko eman dutelako, horien artean, finalista bat gutxienez, Apache de la Cité des Foucault.

Oro har, ezaugarri berdinak dituzte. Oso goiztiarrak dira, izugarri azkarrak bai alor fisikoan nola psikikoan ere eta tamaina txikikoak. Estimuluei ederki erantzuten diete. Sentiberatasun handikoak dira eta horiek hezigarri bihurtzen badituzte ere, ezaugarri bereziak dituen hezitzaile bat eskatzen dute.

Bideoa dibertimendu bat da, ez besterik. Nafarroako Sorogain herrian egindako praktika batzuetan ateratako irudiekin egindakoa.

Gustatzea espero eta nahi dugu.

~ egilea: buranbeltza on abuztua 27, 2010.

Utzi iruzkina