Viking du chemin du chenil de la tour

Franztiako Briveko ring finalean ezagutu  nuen zakurra. Oso deigarria egin zitzaidan bere nagusia den Aimé Sauvagerekin duen harremana, benetan ikusgarria da. Horretaz gain, azkarra iruditu zitzaidan nahiz eta bular handikoa eta atsuna izan, 34 kg ditu aingerutxuak. Aurten berriro ere, Mauguioko finalean ikusi dut eta lan bikaina egin zuela iruditu zitzaidan. Izan ere, zortzigarren egin zuen 374.550 punturekin.

Erreskatean aritzen garenontzat bereziki interesgarria iruditzen zait oso zakur soziablea delako. Aimerekin hitz egin ahal izan dut eta ezaugarri hori etengabe azpimarratzen du. Zakur egonkorra da, lanerako prest egoten dena, oso gertua bere nagusiarengandik eta fisikoki aparta, ez du batere arazorik jauziekin. Dirudienez, ongi transmititzen ditu ezaugarri horiek eta den denak egokiak eta beharrezkoak dira erreskatean aritzen garenontzat.

Alor genetikoari dagokionez esan dezagun bere amak gutxienez beste finalista bat eman duela, Arron alegia eta bere aitaz zer esan? oso zakur gogoangarria, ring 3, mondioring 3, campagne 500 eta gainera, lan handiak egin dituzten zakur askoren aita. Hona hemen hainbat:

Hayca de la montagne unique (RCI3).
O’neil du pont du paradis (Ring3).
Urss (Ring3).
Ickel de la videmanette (RCI3).
Nelko de la gemmellerie (Ring3).
O’nash du colombophile (Mondio3).
Olblack,Paco,Rustie,Sirius de Vulcain (Ring3).
Oscar de vulcain (Ring3,Mondio3,Camp500).
Taxi de vulcain (Camp500).
Titan de la plaine des cheyennes (Ring3).
Tom du vieux marronnier (Ring3).
Tsuki (finale Ring).
Vagner et Viking du domaine du chenil de la tour (Ring3).

Ikusten duzuenez, estuki segitu beharreko animalia da Viking, oso produktu interesgarriak eman ditzake gure lanerako. Espero izatekoa da zakur indartsua, atletikoa, aho onekoa, erreaktiboa, soziablea eta gertua. Hona hemen bideo bat:

~ egilea: buranbeltza on abuztua 26, 2010.

Utzi iruzkina