Anne Lill. Usaimenaren lanketa

Gauza jakina da gizakiok eskuak ditugula jaiotzen garela baina, eskuak izate hutsak ez gaitu bibolinjole edo artisau bihurtzen. Urte askotako praktika behar izaten da kasu askotan eskuak egoki erabiltzeko. Zakurrekin beste hainbeste gertatzen dela esan liteke, sudurra izan badute baina praktika ezinbestekoa da usaimena egoki erabil dezaten.

Ederki aski daki hori erreskatean ari dena baina zoritxarrez, ez da behar bezain metodikoa izaten zakurraren usaimen gaitasunaren lanketa espezifikoa alor horretan. Hondakinetan eta hedadura handiko guneetan zakurrak etengabeko entranemenduek eskaintzen dioten esperientziaz baliatzen da sudurra gero eta hobe erabiltzeko. Horrela, biktimaren lurperatzearen sakontasuna, lurperatzen duten materialen berezko usaina, haien porositatea, tenperatur desberdintasunak etab oso leku gutxitan lantzen dira metodikoki eta beste hainbeste gertatzen da hedadura handiko guneei dagokienez. Hori dela eta, zinez interesgarria iruditu zait Anneren erreferentzia eskaintzea.

2008. urtean Anne Lill ezagutu nuen Madriden.

Bere hasierak zakurren munduan Norbegian ditugu eta bertan egin zituen lehen urtean erreskatearen alorrean hain zuzen ere. Hala ere, pertsonen kontrako minak aurkitzeko Angolan egindako lanek eraman dute zakurraren usaimen gaitasunaren inguruko lan sakona egitera. Lan horren parte interesgarri bat argitaratu egin du KNSren eskutik, “El reino de los sentidos” izeneko liburua da metatutako esperientzia plazaratzeko bidea. Liburuaz zerbait gehiago jakin nahi baduzue hona hemen linka: http://www.knsediciones.com/es/libros_ficha.asp?id=61

Berarekin lanean hainbat gauza interesgarri ikus daiteke:

  1. Oso denbora laburrez lan egiten du animaliekin.
  2. Askatasun osoz lan egiten dute animaliek, hezitzaileak lana bideratu egiten du batere fortzatu gabe.
  3. Usaimenaren lanketa espezifikoa diskriminazioan oinarritzen da nagusiki eta mota guztietako elementuak erabiltzen ditu horretarako
  4. Klikerra da egiturazko estrategia bere lanean.

Annek egin ditzakeen ekarpenen artean interes handikoa iruditu zitzaidan bilaketa ordenatuak egiteko erabiltzen dituzten tekniken ingurukoa. Izan ere, animaliak, esker eskuineko mugimenduak naturalizatzea abantaila handia da bilaketak hobeki eta azkarrago egiteko.

Datorren azaroan berriro ere Nafarroara etorriko da eta esperientzia horren berri ere emango dugu. Hala ere, bitartean zerbait gehiago ezagutu nahi baduzue zakur eskola bat zuzentzen du. Bertan duzue informazio gehigarri ugari: http://www.troll-hundeskole.com/

~ egilea: buranbeltza on abuztua 24, 2010.

Utzi iruzkina